XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainko zera, ta aitortuko zaitut; nere Jainko zera, ta goralduko zaitut.

- Egitarau bikaiña zure maillako apostolu batentzat.

Ez zaitzala munduari lotu iñungo zaletasunek, Kristo'ri ta Aren bidez, eta Arekin eta Arengan Aitari ta Gogo Deunari aintza emateko zaletasun jainkozkoak ez bada.

Zuzendu ezazu zure asmoa, zuzendu.

- Zozokeri aundi litzake gero, giza-asmoz jokatu dezulako, zure laztasun ori antzu gelditzea!.

Asmo garbiak.

- Azkar ezagutzen dituzu arrokeriaren lillurakizunak eta aragiaren erasoak... eta gogor egiten diezu, eta, graziaren laguntzaz, garaille irten ere irten zera.

Baiña, lanera bultzatzen zaituzten arrazoiak, ez deritzaizkizu zearo garbiak egite santuenetan ere... eta giza-arrazoiak ikusarazten dizun argi bat nabaitzen dezu or barruan...; bear dezun bezela.